Tornu paralelo handiak

13 modelo

Katalogo osoa PDFan

Tornu paralelo handia tamaina handiko piezetarako

TPG serieko Heller tornu handiak diametro eta luzera handiko ardatzak, bridak eta piezak mekanizatzeko pentsatuta daude. Bankada gaineko biraketa-diametroa 850 eta 2000 mm artekoa da, eta puntuen arteko distantzia, 1500 eta 5000 mm artekoa.

TPG serieko modeloak

  • TPG850: 850 mm-ko biraketa-diametroa, 100 mm-ko ardatz-zuloa eta 5 eta 630 rpm arteko abiadurak, puntuen artean 1500, 3000, 4000 edo 5000 mm dituela.
  • TPG1000: 1000 mm-ko biraketa-diametroa eta 130 mm-ko ardatz-zuloa, puntuen artean 1500 eta 5000 mm artean.
  • TPG1250, TPG1400, TPG1600 eta TPG2000: 1250 eta 2000 mm arteko biraketa-diametroak, 130 mm-ko ardatz-zuloa eta burdinurtuzko bankada monoblokea, puntuen artean 2000 eta 5000 mm artean (TPG2000an, 3000 mm-tik aurrera).

Serieko ekipamendua

Bi ardatzeko Fagor bistaratzailea, gida tenplatuak, aitzinamendu bizkorren hautagailua, lau atzapar independenteko platera, luneta finkoa eta mugikorra, puntu finkoak, hozte-ekipoa, lan-argia eta CE ziurtagiria. TPG850ak eta TPG1000ak balazta hidraulikoa ere badute.

Tamaina ertaineko tornu bat bilatzen baduzu, begiratu tornu paraleloak edo tornuen gama osoa. Zure piezetarako tornu handi bat behar baduzu, esan iezazkiguzu neurriak eta aholkatuko zaitugu.